GURE EDUKIAK EDATZEN

Behin irratsaioa eginda, gure irratsaioa hedatzeko eman genituen edo eman beharko genituen pausoak azaltzeko ondorengo padlet hau egin genuen taldeka.

Made with Padlet

Lehenengo, edukiak partekatu aurretik hartzaileak identifikatu genituen eta  ondorengoak dira:

  • Magisteritza ikasten ari den ikasle bat: genero desberdintasunean sentsibilizaturiko pertsonak.
  • Identitate digitalaren inguruko faktore berdinak adin desberdinetan duen eragina aztertzen duten ikertzaileak
  • Informazio eta komunikazio teknologiek jendartean duten inpaktuan interesaturik dauden pertsonak
  • Lehen Hezkuntzako IKT-ko irakaslea, identitate digitalaren inguruan eta horiek sare sozialetan duten eragina interesatzen zaiona
  • Identitate digitaletan arriskua ikusten duen edozein guraso

Guk aukeratu genituen hartzaileak, irratsaioan landutako gaien arabera izan ziren. Lehenik eta behin, beraz, gaiak kontuan hartu genituen eta ondoren gai horiekin lotura zuzena duten hartzaileak. Jarraitzeko egin genuen pausuak, gure hartzaileak hobeto finkatzen lagundu zigun, irratsaioaren bereizgarriak identifikatzeak, hain zuzen ere. Guk gure irratsaioari lotuta, hauek identifikatu genituen:

  • Euskaraz da
  • Generoaren inguruko iritzi desberdinak partekatzen dira, gaiaren inguruan kontzientziatuz
  • Hezkuntzak sare sozialen inguruan zer egin dezakeen aipatzen da
  • Adin berdin/desberdinetan identitate digitalaren inguruko ikuskera ageri da
  • Sare sozialen erabileraren errealitatea islatzen du

Bereizgarri nagusiena hizkuntza izango litzateke, nire ustez. Izan ere, gaur egun ez daude hizkuntza honetan ikus-entzunezko edo soilik entzuteko baliabideak. Bestalde, kontuan hartuta ze gai jorratzen diren irratsaioan, ondorengo bereizgarriak aipatzea ezinbestekoa egin zaigu. Gainera, lotura zuzena egiten du gaur egungo egoerarekin eta baita nolabaiteko soluzioa eman ere.

Aukeratutako gai hauek oso lagungarriak izan zitzaizkigun esanda bezala gure hartzaileak hobeto finkatzeko, baina baita azken faserako ere, hau da zabalpenerako aukeratu beharreko iturrietarako.

Azkenik, kanalak aukeratu behar izan genituen, hau da gure zabalpenerako erabiliko genituen tresnak. Guri hurrengo hauek otu zitzaizkigun:

  • HUHEZIko korreoa, mezu esanguratsuarekin, irratsaioaren ezaugarriak aipatuz
  • Twitter, #identitatedigitala #identidaddigital #hezkuntza #educación #teknologiaberriak #nuevastecnologias @ikastolenelkartea
  • Facebook: ordezkoak martxan, Amelia Barquin
  • Instagram: #identitatedigitala #identidaddigital #hezkuntza #educación #teknologiaberriak #nuevastecnologias #ikasotenelkartea
  • Korreoaren bitartez, gainontzeko eskola edo ikastola batzuei helaraztea, mezu esanguratsuarekin.

Ikus daitekeen bezala indar handia eman diegu sare sozialei eta internetari. Uste dugu gaur egun komunikaziorako tresna baliagarrienetarikoa dela eta beraz, gure edukia hartzaileengana iristeko, Twitter eta Instagramen etiketez eta traolez baliatuko ginateke eta Facebooken jendea aipatuz. Hori horrela, garrantzitsua iruditu zaigu, gai honekin zerikusi handia duen jendea etiketatu eta aipatzea gure sare sozialetan, baita traolen bidez gaiarekin loturak egitea ere. Bestalde, korreoa egunerokotasunean erabiltzen den aldetik, aukera bat eman diogu bai unibertsitatera zabaltzeko, baina baita beste eskola edo ikastolengana iristeko ere.

 

 

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑